ES | EUSK

slider-IrakaspenikOnena-

192 herrialdetan itxi egin dira ikastetxeak, eta hala, mundu osoko 1.500 milioi haur eta gazteren ohiko ikaskuntza-prozesua etenda geratu da. Pandemia hau proba bat da guretzat, baina denbora eta espazioa ere uzten dizkigu gogoeta egiteko eta ikasteko. Hezkuntzaren Aldeko Mundu Kanpainak pertsonen sare bat osatu nahi du, denok parteka dezagun zer uste dugun ari garela ikasten eta nola iruditzen zaigun ari dela aldatzen gure gizartea, bizi dugun egoera honen ondorioz. Irakurri gehiago

Hausnartu zer ari zaren ikasten egun hauetan hezkuntzari buruz: nola sentitzen zaren eta nola lagundu dezakeen hezkuntzak, zure ustez, krisi honetatik indartuta ateratzen.

Partekatu zure irakaspena testu baten, argazki baten edo bideo baten bidez, zeuk nahi duzun bezala. Eta zure mezua ikus dezagun, ez ahaztu #IrakaspenikOnena | traola erabiltzea! Hartu oinarritzat txantiloi honen eredua.

Compartir

Azkenik, zuen irakaspen guztiak bilduko ditugu, hau guztia amaitzen denean ahaztu behar ez ditugun gauzei buruz denon artean gogoeta eragiteko; eta gure ordezkari politikoei helaraziko diegu irakaspenen bilduma hori, hezkuntza-eskubidean inbertitzen jarrai dezatela eskatzeko. Gure gomendio guztiak irakurri nahi badituzu, jo gure posizionamendu-dokumentura.

Ezohiko egunak dira hauek. Ezin gara etxetik atera, gure ohiturak aldatu egin dira eta ziurgabetasuna nagusitu zaigu, ez baitakigu ez noiz pasatuko den guztia, ez nolakoa izango den mundua egoera hau atzean uzten dugunean. Hezkuntza-arloa ez da salbuespena, inola ere: 192 herrialdetan itxi egin dira ikastetxeak, eta hala, mundu osoko 1.500 milioi haur eta gazteren ohiko ikaskuntza-prozesua etenda geratu da. Pertsona batzuk ez dira inoiz itzuliko eskolara; beste batzuk itzuliko dira, baina desabantailak izango dituzte beste ikasle batzuen aldean. Inoiz ez bezala, gaur hezkuntza inklusiboa, bidezkoa eta kalitatezkoa izateko eskubidea aldarrikatu nahi dugu pertsona guztientzat, bai eta hezkuntza mota horren garrantzia azpimarratu ere, krisi honek mundu solidarioagoa, bidezkoagoa eta jasangarriagoa ekar dezan. 2030 Agendak dioen moduan, ezin dugu inor atzean utzi.
Dena dela, krisi oro aukera bat ere bada. Pandemia hau proba bat da guretzat, baina denbora eta espazioa ere uzten dizkigu gogoeta egiteko, esperientziatik ikasteko, eta jabetzeko bizi dugun egoeratik asko ikasten ari garela eta egoera horrek gizarte gisa aldatzen gaituela. Horregatik, Hezkuntzaren Aldeko Mundu Kanpainak pertsonen sare bat osatu nahi du, sare horretako pertsonok –sare sozialen bidez online mobilizatuz– parteka dezagun zein den ezohiko isolamendu-egun hauetan hezkuntzarekin lotuta ikasten ari garen #IrakaspenikOnena: nola sentitzen garen eta nola lagundu dezakeen hezkuntzak, gure ustez, krisi honetatik indartuta ateratzen.
Jasotzen ditugun testu guztiak bildu, eta liburu bat argitaratuko dugu. Hain zuzen ere, ikasi ditugun eta hau dena amaitzean ahaztu behar ez ditugun irakaspenen liburua. Esaguzu: zein da #IrakaspenikOnena, zure iritziz?

Ixteko