Gure printzipioak
Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpaina (HMK) ekimena Hezkuntzari Buruzko Foroan –Dakarren 2000. urtean ospatu zena- sortu zen eta bertan Nazioarteak Guztiontzako Kalitatezko Hezkuntza 2015ean bermatuko zuela hitz eman zuen.
Dakarreko foroaren ondoren, HMK herritarrak mobilizatzean jarri du arreta, hauek beren gobernuei eta Nazioarteari eska diezaieten helburu horiek betetzeko.
Alabaina, beren konpromezuak betetzeko gobernuak ematen ari diren urratsak nabarmenki urriak dira. Izan ere, planeta osoan 69 milioi mutiko eta neskatok oraindik ere ez dute hezkuntzarako sarbiderik eta 759 milioi heldu alfabetatu gabeak dira.
HMK-ren aburuz, hezkuntza:
-
Balio bat da bere baitan, pertsona guztien eskubide gisa, Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalean jasota dagoena.
-
Ezinbestekoa da pobreziaren aurka borrokatzeko eta garapen iraunkorra lortzeko, bizi-itxaropena handitzen eta herritarren osasuna hobetzen laguntzen duelako, hazkunde ekonomikoari eta aberastasunaren banaketari mesede egiten dielako eta herritarrek bizitza publikoan parte hartzea ahalbidetzen duelako.
-
Estatuen funtsezko ardura da.
-
Lor daitekeen helburua da, gobernuek borondate politikoa izanez gero eta beharrezko baliabideak mobilizatzen badituzte.
- Guztiontzako kalitatezko hezkuntza lor daiteke. Orain arte, konpromiso hau lortzeko esfortzu guztiak urriak izan dira eta neurriak berehala ez badira hartzen, ez dira helburuak beteko. Hezkuntzaren Aldeko Munduko Kanpainak bere misioa objektibotasunez, gardentasunez eta arduraz betetzen saiatzeko konpromisoa du eta era berean bere plan eta ekintza guztietan arau eta prozesu demokratikoak jarraitzekoa.